bihurri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bihurri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko abenduaren 17(a), astelehena

Drogosoa

Ez, ez... ez da zuek uste duzuena. Gaur hizpide izan dugu zein berba erabiltzen dugun pertsona oso "mugitua" dela adierazteko.  Denetariko hitzak plazaratu ditugu: "mugitua", "bihurria", "ipurterrea", "mobidoa", "zazpikia", "drogosoa".... Bai "drogoso" berba Bizkai aldean erabili ohi da pertsona horrelakoa denean. Labayru Hiztegira jo eta hona hemen emaitza:
Movido-a
eragin, parobako/parogabe, paramenbako/paramengabe, mobidu/mugitu, bihurri (travieso), ipurtarin, gerakatx/gerakaitz, drogoso (follonero), gogor (duro).
       Es un niño muy movido, no para en todo el día: Hau umeau sano da eragina, egun osoa lotu barik emoten dau.
       He tenido un día muy movido: Egun gogorra euki dot.

2012(e)ko abenduaren 2(a), igandea

Akerraren adarra baino gogorragoa da hori!




Ezagun da akerraren adarra gogor baino gogorragoa dena, harria baino gogorragoa omen da. Hori dela-eta. gauza edo gizabanakoa ezin gogorragoa dela adierazteko esamolde hori erabilgarri dugu oso: Akerraren adarra baino gogorragoa da hori. 
Bestalde, begi bistakoa da, akerraren adarra oso bihurri eta okerra dena. Beraz, pertsona batzuek tolesdura ugari dituztela edo batere garbiak ez direla  aditzera emateko honela ere esan genezake: Badira batzuk akerraren adarrak baino okerragoak direnak.
Free counter and web stats