Euskarak bere baitan gordetzen dituen hitz eta esapide gozoen errezeta paregabeen ataria
2013(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea
Hori ez dut jaten
Konturen bat sinesten ez dugula adierazteko "jan" aditza erabil dezakegu. Adibidez,
Hori ez dut jaten = "Hori ez dut sinesten"
Hori ez dago jaterik: "Eso no hay quien se lo trague"
2012(e)ko abenduaren 31(a), astelehena
Jarki aditza
Urtea amaitzeko altxor gozo horietariko bat dakart oraingoan: jarki aditza. Hainbat testuingurutan erabil daiteke. Honatx zer dakarten Labayru eta Elhuyar hiztegiek:
1. LABAYRU
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2. ELHUYAR
JARKI
zaio ad.
B
(objektua -i kasu-atzizkiaz)
- oponerse, resistir, enfrentarse
- Jarki haize gogorrari: resiste al viento fuerte.
- Ezin jarki zitzaion ur-lasterrari: no pudo oponerse a la corriente.
- 2
da ad.
B
- acometer una obra, ponerse a hacer algo
- Jarki naiz hori egitera: me he puesto a hacer eso.
Etiketak:
aurre egin,
ekin,
eutsi,
heldu,
lotu,
ohitu. ausart
2012(e)ko abenduaren 28(a), ostirala
Ogi ta jaki izan
Bi lagun adiskide minak direla adierazteko esapide polit
askoa erabiltzen da Bizkaiko kostaldean. Azkueren arabera, esamolde osoa hauxe
da:
“Ogi, mahai ta jaki izan”
2012(e)ko abenduaren 20(a), osteguna
Txirriporroa
Begi-bistan da euskarak hainbat onomatopeia lexikalizatu dituela, beharrizanak hala eskatu izan duelako. Guk sarri erabiltzen ditugun horietariko bat TXIRRIPORRO da. Hitz hori "zalaparta", "nahaste-borrastea" eta enparauak aditzera emateko. Zorionez, Elhuyar Hiztegiak ekarri, badakar:
Txirriporro honekin ezin da ezer entzun:
(con ese alboroto...)
Nor izango ote da galtzak txirriporro
honetan aurkitzeko gai?: (...en
este desorden?)
Etiketak:
kuxidade,
nahaste,
nahaste-borraste,
txirriporro,
zalaparta,
zarata
2012(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena
Arbi-loretik arbi-lorera
Sarri askotan berriketan gabiltzala konturen bat gutxitan egiten dugula adierazteko "noizean behin", "noizik behin", "lantzean behin" eta antzekorik erabiltzen dugu. Burura erdararen "Bazkotik Erramu egunera" ("De Pascuas a Ramos) etorriz gero, ondoko hau ahogozagarri dugu oso:
Arbi-loretik arbi-lorera
Izan ere, arbi-lorea bakan-bakanetan egoten da loretan. Esapidearen ederra!!
Etiketak:
arbi,
gutxitan,
lantzean behin,
lore,
noizean behin
2012(e)ko abenduaren 17(a), astelehena
Drogosoa
Ez, ez... ez da zuek uste duzuena. Gaur hizpide izan dugu zein berba erabiltzen dugun pertsona oso "mugitua" dela adierazteko. Denetariko hitzak plazaratu ditugu: "mugitua", "bihurria", "ipurterrea", "mobidoa", "zazpikia", "drogosoa".... Bai "drogoso" berba Bizkai aldean erabili ohi da pertsona horrelakoa denean. Labayru Hiztegira jo eta hona hemen emaitza:
| Movido-a | ||
| eragin, parobako/parogabe, paramenbako/paramengabe, mobidu/mugitu, bihurri (travieso), ipurtarin, gerakatx/gerakaitz, drogoso (follonero), gogor (duro). | ||
| Es un niño muy movido, no para en todo el día: Hau umeau sano da eragina, egun osoa lotu barik emoten dau. | ||
| He tenido un día muy movido: Egun gogorra euki dot. | ||
2012(e)ko abenduaren 13(a), osteguna
Aiko-maiko
80ko hamarkadan Hertzainak taldearen Eh Txo! kanta entzunez ikasi nuen AIKO-MAIKO esapidea. Orduan uste izan nuen zabaldu samarturik egongo zela, baina ez, usteak erdi ustel! Banaketan entzun eta irakurri izan dut orduz geroztik. Gehientsuenetan "zalantzan nago" edo "zalantzatan nago" entzuten dut. Beste zenbaitetan "dudan", ""dudatan" edo jasoago "ezbaian". Hona hemen Elhuyar Hiztegitik erauzitako adibide batzuk:
Ez da aiko-maikoetan ibiltzeko unea: no es momento para estar indeciso.
Afaltzera
gonbidatu zituen, baina denak aiko-maikoetan
hasi ziren: les invitó a cenar, pero
todos pusieron pretextos (para no ir)
Etiketak:
aiko-maiko,
dudan,
dudatan,
ezbaian,
Hertzainak,
zalantzan,
zalantzatan
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

