2013(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Abondo



Azkenaldi honetan, dirua izan ohi dugu hizpide nornahirekin, non-nahi eta noiznahi, erruz lapurtzen dute eta! Berari loturiko esapidetxo interesgarri bat topatu dut Elhuyar eta Labayru hiztegietan norbaitek dirua barra-barra darabilela adierazteko: abondo. Adibideak honako hauek dituzue:




  Abondo dauka dirua: tiene dinero en abundancia.
Dirua abondo egiten dau horrek.

2013(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena

Adar bat falta du...


Egoera berezi batzuetan beti etortzen zait burura "torlojo" hitza, erdaraz, eta ez euskaraz, erabiltzen dela jakin arren. Gustukoa izan dut beti "Le falta un tornillo" esatea. Oso adierazgarria iruditu izan zait. Euskaraz esamolde egokia erabili nahian,  araka eta araka jardun ondoren alagalako esamoldearekin topo egin dut: "Adar bat falta izan". Ezin esapide euskaldunagoa, ezta?




2013(e)ko urtarrilaren 16(a), asteazkena

Alagala(ko)



Bizkai aldean erabiltzen dugun berba egoki eta eder baten berri eman beharrean gaude gaurkoan: alagala(ko). Egoki, apropos, erako eta aukerako hitzen baliokidea da. Adibidez:


 Bere izaerari alagala zetorkion bizibidea (Su profesión se adecuaba oportunamente a su personalidad)
Alagalakoa da horretarako (Es idóneo para eso)

2013(e)ko urtarrilaren 10(a), osteguna

Atsegin-sari




Oso esapide ederra norbaitek inolako interesik gabe lagundu digula adierazteko. Atseginaren ordainez eman digu laguntza, alegia:

 
Atsegin-sari aritu zaigu laguntzen

2013(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

Hori ez dut jaten




Konturen bat sinesten ez dugula adierazteko "jan" aditza erabil dezakegu. Adibidez,  


Hori ez dut jaten = "Hori ez dut sinesten"

Hori ez dago jaterik: "Eso no hay quien se lo trague"



2012(e)ko abenduaren 31(a), astelehena

Jarki aditza



Urtea amaitzeko altxor gozo horietariko bat dakart oraingoan: jarki aditza. Hainbat testuingurutan erabil daiteke. Honatx zer dakarten Labayru eta Elhuyar hiztegiek:


1. LABAYRU
jarki   
jako 
resistir, oponerse, atacar. 
       Gogorrak dira eta ez jake inor jarkiko.
       Amari jarki eta gogor egiten badeutsazu, damutuko jatzu.
       Pago sendoa gogor jarkiten jakon haize zakarrari.
   ~ buru egin
da 
acometer una obra, ponerse a hacer algo. 
       Jarki naiz Koldo Mitxelena zenak idatzitako hainbat testu ingelesera itzultzera.
   ~ ekin
jako 
corresponder, caer en suerte. 
       Madarikazioa jarkiko zaio: Le caerá la maldición.
   ~ egokitu, tokau//tokatu
da 
acostumbrarse, hacerse a algo. 
       Astoa makilara lez jarki da zure orroetara.
   ~ egin (bizk.), ohitu
part. adj. 
resuelto -ta, lanzado -da, valeroso -sa. 
       Animosoa, sendoa, jarkia da.
   ~ adoretsu, ausart, didako, kementsu

2. ELHUYAR 

JARKI
zaio ad. B (objektua -i kasu-atzizkiaz)
oponerse, resistir, enfrentarse
  • Jarki haize gogorrari: resiste al viento fuerte.
  • Ezin jarki zitzaion ur-lasterrari: no pudo oponerse a la corriente.
2 da ad. B
acometer una obra, ponerse a hacer algo
  • Jarki naiz hori egitera: me he puesto a hacer eso.

2012(e)ko abenduaren 28(a), ostirala

Ogi ta jaki izan

 


Bi lagun adiskide minak direla adierazteko esapide polit askoa erabiltzen da Bizkaiko kostaldean. Azkueren arabera, esamolde osoa hauxe da:


“Ogi, mahai ta jaki izan”



Free counter and web stats