2013(e)ko otsailaren 19(a), asteartea

Tximetarainokoak galdu

Tximaluzea, zapaztoa...
Ez dirudi apustuetarako garai onik denik. Antzina, hala ere, baten baten bat baserria galtzeraino heldu omen zen... haiek garaiak, haiek! Gaur egun, ostera, askok etxegabetzea dela-kausa, etxea eta hainbat ondasun galtzen dituzte hipoteken jolas amaigabe horren erruz. Baina, badauka den-dena galtzeak tximekin zerikusirik? Antza, bai, izan ere, gal daitezkeen azkenak tximak dira. Horiek galduta, gureak egin du, alajaina! Horren erakusle, topatu dudan ezinago esaldi eder hau:



  "Frontoiko apustuetan tximetarainokoak galdu ditu"

2013(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

Ongi jaioak gaude!




Aspaldion gertatzen den guztia kontuan harturik, jendaila horrekin ez dago inondik inora fidatzerik, ez horixe! Bizi dugun egoera lazgarria da, ia-ia arineketan hasi eta ez gelditzerainokoa, Artizarrera heldu artekoa. Hori dela-eta, esamolde apropos eta egoki askoa aurkitu dut: "Itsua badabil itsumutil, ongi jaioak gaude", hau da, lapurra diruzaina bada, gureak egin du!!


Itsua badabil itsumutil, ongi jaioak gaude!!
Free counter and web stats